ESKUBALOIA

Klubean historia gehien duen atala da. Gaur egun, 2023-2024 denboraldian bederatzi talde daude, seniorretik hasita aurrebenjaminen taldera arte.  200 JOKALARI baino gehiago ditugu denboraldi honetan gure kiroldegia alaitzen eta kirolaz disfrutatzen. 

Erreka senior neskak, duela sei urte sortutako emakumeen taldea da. Bi urtez borrokan aritu ondoren, geldialdi bat eta gero 2022-2023 denboraldian osatu genuen berriz ere taldea, neska gazte aunitzez osaturikoa. 2022-2023 denboraldian Haizea Erkizia eta Delia Portillo izan ziren entrenatzaileak, eta 2023-2024 denboraldian, Iban Ezkurra eta Javi Apeztegiak gidatzen dute ilusiorik betetako emakumeen taldea.

Harrobiari dagokionez, izugarrizko etorkizuna etortzen zaigu Errekari eskubaloian. Kadete neska zein mutiletatik hasita, borondatez entrenatzera doazten entrenatzaileak aski ongi erakusten ari dizkiete eskubaloiaren oinarria zein baloreak. A ze zortea gurea!