Pribatutasun politika

HELBIDEA : Av. Ignacion Irazoqui, 1, 31740 Doneztebe/Santesteban, Navarra

TELEFONO/EMAIL HELBIDEA: 619 10 73 03errekaelkartea@yahoo.es

Erreka kirol elkartea, webgunearen arduraduna denak, erabiltzaileen eskueran jartzen du dokumentu hau, 34/2002 Legean (Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan, LSSI-CEn) xedatutako betebeharrei lotzeko, eta webgunearen erabiltzaile guztiei webgunea erabiltzeko baldintzak zeintzuk diren azaltzeko.

Webgune honetara sartzen den pertsona orok bere egingo du erabiltzaile-rola, eta konpromisoa hartuko du zorrozki errespetatu eta beteko dituela hemen ezarritako xedapenak eta aplikatu beharrekoa izan daitekeen beste edozein lege-xedapen.

Erreka kirol elkarteak bere gain hartzen du webgunean ager daitekeen edozein informazio mota aldatzeko eskubidea, aldaketa horiek erabiltzaileei jakinarazteko beharrik gabe; beraz, ulertuko da nahikoa izango dela webgunean argitaratzea.

JABETZA INTELEKTUALA.-

Erreka kirol elkartea da web-orrietako edukiaren jabetza intelektualeko eskubideen, horien diseinu grafikoaren eta kodeen titularra eta, beraz, debekatuta dago horiek erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu edo eraldatzea edo bertako web-orrietako edukiak erabiliz beste edozein jarduera egitea. Enpresako web-orrietan bildutako edozein motatako izen, marka edo bestelako ikur haren jabeen jabetza dira eta legez daude babestuta.

PRIBATUTASUN-POLITIKA.-

2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena; DBEO) eta ABENDUAREN 5EKO 3/2018 LEGE ORGANIKOA (DATU PERTSONALAK BABESTEKOA ETA ESKUBIDE DIGITALAK BERMATZEKOA), datu pertsonalen tratamenduari buruz pertsona fisikoak babesten dituena, betez, jakizu web-orriaren bitartez ematen dituzun datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, eta horren arduraduna webgunearen titularra dela; datu horiek beharrezkoak dira zure eskaera edo kudeaketa izapidetzeko, eta webgunean ezartzen diren zerbitzuak emateko.

BAIMENA ETA ESKUBIDEAK.-

Erabiltzaileak edozein komunikazio igortzen badu, esan nahi du ESANBIDEZKO ADOSTASUNA ematen duela Erreka kirol elkarteak haren datuak biltzeko, eta jakinaren gainean dago datu horiek Fundazio horren fitxategietan biltegiratuko direla.

Datuen titularrek eskubidea dute datuetara sartu eta horiek zuzendu, ezereztu, baliogabetu eta eramateko eta beren datuen tratamendua mugatzeko, DBLOn eta DBEOn hurrenez hurren ezarritakoari lotuz.

Eskubide horiek erabiltzeko, datuen titularrek idatzizko eskaera bat zuzendu dezakete helbide honetara posta arruntaz eta barnean NAN fotokopia bat gehituz: TAv. Ignacion Irazoqui, 1, 31740 Doneztebe/Santesteban, Navarra. Halaber, bidez elektronikoz helbide honetara jo dezakezue harremanetarako: errekaelkartea@yahoo.es

SEGURTASUN-NEURRIAK.-

Erreka kirol elkarteak behar segurtasun-neurriak hartu ditu legez nahitaezkoak diren Datu Pertsonalak babesteko, horiek ez galtzeko, gaizki ez erabiltzeko, ez aldatzeko, baimenik gabe inor horietara ez sartu edo lapurtzeko, kontuan hartuz uneoro teknologiaren egoera zein den.

Erreka kirol elkarteak EZ du erantzukizunik bere gain hartuko kalte edo galerarik hauetako edozein kasutan: Erreka kirol elkarteaz kanpoko arrazoiengatik sistema elektronikoko funtzionamendu operatiboan interferentziak, hutsuneak, etenaldiak, informatika-birusak, telefono-matxurak edo deskonexioak egotea; telefono-lineen gabeziek edo gainkargek edo Datu Prozesuen Zentroko, Interneteko sistemako edo beste sistema elektronikotako gainkargek eraginda uneko sistema elektronikoetan atzerapenak edo blokeoak gertatzea; hirugarren pertsonek Erreka kirol elkartearen kontrolaz kanpora legez kontra egindako sarreren bidez eragin ditzaketen beste kalte batzuk.

Hori hala izanik ere, erabiltzailea ohartu behar da segurtasun-neurriak Interneten ez direla erasoezinak.

DATUAK KONTSERBATZEKO EPEA.-

Datu pertsonalak gurekin harremana duzun bitartean kontserbatuko dira, betiere aplikatu beharreko lege-xedapenetan aurreikusitako epeetan eta hertsiki beharrezkoa den denboraz, tratamendutik sor daitezkeen erantzukizunei aurre egiteko. Edonola ere, zure datuak ezereztuko ditugu bildutako helburuetarako beharrezkoak edo adierazgarriak izateari utzi eta azken zerbitzu-kontrataziotik 10 urte igarotakoan, betiere zuk aurrez datuak ezereztea eskatu ez baduzu.

Helburu komertzialetarako tratatutako datuak zuk ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean kontserbatuko dira. Erabiltzaileak edozein unetan errebokatu dezake bere datu pertsonalen tratamenduari emandako adostasuna, mezu elektroniko bat helbide honetara igorriz: errekaelkartea@yahoo.es

Posta elektronikoko zerrendatik baja hartzeko, jakinarazpena hona igorri: errekaelkartea@yahoo.es

Bazkide gisa baja hartzeko: nahikoa duzu idatziz edo telefonoz Erreka kirol elkartera zuzentzea eta eskatzea.

DATUEN LAGAPENAK.-

Ez zaie hirugarrenei daturik lagako, salbu eta lege-betebeharretarako, hertsiki.

APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA.-

Lege-ohar hau Espainiako legediari lotuz arautzen da puntu guztietan.